XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Drogen erabilera ezegokiarekin batera doazen arriskuak nola hautematen diren gizartean.

44. artikulua.- Bolondresak

Drogamenpekoen aurrezaintzan, laguntzan eta gizarteratzean lagunduko duten bolondresen lana sustatuko da.

45. artikulua.- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Drogamenpekotasunen arloan administrazio publikoekin batera elkarlanean aritzen diren irabazi-asmorik gabeko erakundeei daukaten merezimendua aitortuko zaie, horretarako dauden arauekin bat eginez. Hori dela-eta:

a) Herri-onurakotzat jo ahal izango dira, berariazko legeetan ezarritakoari jarraiki.

b) Esandako helburuak betetzearren, lehentasuna izango dute laguntzak eta diru-laguntzak banatzen direnean, baina aurrez homologazioa beharko dute izan.

V. KAPITULUA. ARAUHAUSTEAK ETA ZIGORRAK

46. artikulua.- Arauhausteak

1. Lege honetan arauturiko gaien barruan honako hauek izango dira administrazio-arauhausteak: lege honetan tipifikaturiko egite eta ez-egiteak, benetan burutu badira, eta inolaz ere baztertu gabe egite eta ez-egite horien ondorioz sor daitezkeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoak.